Uri Buru Batzar "osoagoa, gazteagoa eta indartua" aurkeztu du EAJk
Zortzi lagunek euren karguak berretsi dituzte, eta taldekide gazte berri bat aukeratu dute, taldearen arabera, "haize fresko eta gaztea ekarriko duena".

Atzo, Irungo EAJk Uri Buru Batzarraren 2021-2023 agintaldirako lehendakaria eta bokalak aukeratu zituen. Zortzi lagunek berretsi zituzten euren karguak, eta taldekide berri bat aukeratu zuten, taldearen arabera, “haize fresko eta gaztea ekarriko duena”. Era berean, Aitor Olaizola Zubillaga UBBko presidentea izaten jarraituko du.
“Irungo Uri Buru Batzar berrian lanean jarraituko dugu Irunen beharrezkoa ikusten dugun aldaketaren alde, herritarrek etengabe eskatzen duten aldaketaren alde. Lidergo zentratu, arduratsu eta berritzaile baterantz, pertsona guztien (adinekoen eta gazteen) ongizatean eta etorkizuneko onuran pentsatzen duena”, esan zuten atzoko saioan.
Olaizolarekin batera ariko den taldeak “umiltasuna, lana eta konpromisoa” defendatzen jarraituko duela erantsi zuten, “beti bezala”.