Udan kulturaz gozatzeko, "agenda indartsua"
Uztaila eta abuzturako 30 jarduera inguru antolatu dituzte: 8 antzerki eta dantza emanaldi, 5 zinema proiekzio, 10 musika emanaldi, 2 Girabira saio, 2 erakusketa eta bestelako hainbat ekitaldi.

Irundarrek udan kulturaz gozatu dezaten “agenda indartsua” osatu duela iragarri berri du udalak. Gaur bertan aurkeztu dute agenda hori Junkal Eizagirre ordezkariak, Julio Bravo eta Carlos Malles musikariak eta Cristina Juaniz artistak.
“Iaz bezala, berriz ere egungo egoerara egokitu dugu gure udako agenda. Kulturaren aldeko apustua inoiz baino beharrezkoagoa da gaur egun, eta, horregatik, aurten ia bikoiztu egin ditugu baliabideak, oso programa indartsua izateko, eta ohi bezala, bertako artistak izango ditugu nagusi. Hilabete hauetan egiten ditugun beste ekintza batzuetan bezala, helburua da sektorean lan egiten duten Irungo profesionalei laguntzea eta, aldi berean, herritarrei alternatiba bat eskaintzea hiriko udaz gozatzeko, betiere bizi dugun pandemia-egoera honengatik ezarritako neurriak betez”, esan du Eizagirrek.
Orotara, 30 jarduera eskainiko dituzte: 8 antzerki eta dantza emanaldi, 5 zinema proiekzio, 10 musika emanaldi, 2 Girabira saio, 2 erakusketa eta bestelako hainbat ekitaldi, hala nola Kontenporanea arte topaketa edo bildumazaletasunaren azoka. Honi asteburu honetako Dies Oiassonis jaialdia gehitu behar zaio.
Agendan espresuki adierazten direnak izan ezik, jarduera guztiak Junkal plazatxoan egingo dituzte. 230 lagun ingururentzako tokia egongo da bertan.
Behekoa da uztaila eta abuzturako antolatu prestatu duten agenda. Bestela, lotura honetan kontsulta daiteke.