Positiboen gorakadak ez du etenik Bidasoan
Duela astebeteko datuekin alderatuta, Hondarribiko tasa boskoiztu egin da eta Irungoa bikoitza da. Aste honetan, oraingoz, 189 positibo bi herrietan.

Astelehenetik ostegunera (atzora arte) Irunen eta Hondarribian COVID-19agatik kutsatu direnen kopurua 189 pertsonakoa izan da, 151 Irunen eta 38 Hondarribian. Aspaldiko daturik kezkagarrienak dira.
Horren ondorioz, bi herrietako tasak oso era nabarmenean hazi dira. Hondarribian, esaterako, duela astebeteko tasa boskoiztu egin da, eta Irunen bikoitza baino gehiago da.
Jarraian, atzoko datuak oinarri, Irungo eta Hondarribiko tasak eta aste honetako positiboen bilakaera.
- Irun. Tasa: 372 (uztailaren 1eko ostegunean 147koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 19-45-45-42.
- Hondarribia. Tasa: 253 (uztailaren 1eko ostegunean 52koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 8-12-8-10.