Aldundiak 100.000 euro bideratuko ditu Irungo Ekocenter-era
Hitzarmen honi esker Ekocenter-ean hainbat jarduera egingo dira, tamaina handiko hondakinak eta ehunezko hondakinak berreskuratu, berrerabili, konpondu eta birmanufakturatzeko.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuak eta Emaus Gizarte Fundazioak hitzarmen bat sinatu berri dute Irungo Ekocenter-aren jarduera bultzatzeko asmoz. 100.000 euro bideratuko dituzte hondakinak prebenitzeko eta berrerabiltzeko, hori baita hitzarmenaren zeregina.
Hitzarmen honi esker Ekocenter-ean hainbat jarduera egingo dira, tamaina handiko hondakinak eta ehunezko hondakinak berreskuratu, berrerabili, konpondu eta birmanufakturatzeko. Jarduera horien artean aurki daitezke, esaterako, berreskuratutako hondakinak sailkatzea, karakterizatzea eta balorizatzea edo bigarren erabilerako produktuak merkaturatzea.
Honakoa esan du Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak: “Hondakinak kudeatzeko politika integrala hartu behar dugu kontuan, eta hau da hondakinen Europako hierarkiaren lehen faseetako bat. Beraz, jarduera horiek bultzatu behar ditugu, eta azpiegitura horiek Gipuzkoako azpiegitura guztietan kontuan hartu, hondakinen tratamendua ixteko”.