COVID-19agatik 24 kutsatu aste honetan Irunen eta Hondarribian
Positibo horietatik gehienak Irunen jaso dituzte, 23 denera. Bi herrietako tasetan ez da aldaketa nabarmenik izan azken egunetan.
Astelehenetik ostegunera (ekainaren 28tik uztailaren 1era) COVID-19arekin kutsatu direnen kopurua Bidasoan 24 pertsonakoa izan da orotara, 23 irundar eta hondarribiar bakarra.
Gauzak horrela, Irungo 100.000 biztanleko tasak koskatxo bat egin du gora, eta Hondarribikoak behera. Jarraian, bi herrietako datu zehatzak.
- Irun. Tasa: 147 (igandean 142koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 1-12-8-2.
- Hondarribia. Tasa: 52 (igandean 58koa zen). Positiboak (astelehena-asteartea-asteazkena-osteguna): 0-0-0-1.