Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Aurre-aurrean egoteko sekreturik ez dago: lana

Hondarribia Arraun Elkarteak aurten ere hiru traineru izango ditu Kantaurian lehian. Gizonen talde nagusia banderen bila aterako da, emakumeena maila lasai mantentzera, eta gizonen Ba ikastera.

Urko Etxebeste Petrirena
Hondarribia
2021/07/02
Gizonen A traineruko eskifaia aurten egindako estropadetan [Irudia: Josu Z.]

Gizonen A traineruko eskifaia aurten egindako estropadan [Irudia: Josu Z.]

Euskal Herriko arraun elkarte gutxik izango dituzte aurten hiru traineru lehian. Esku bateko hatzekin konta daitezke. Hondarribia Arraun Elkartearentzat, ordea, hori ez da berria, badituelako urte batzuk ontzi berdeak hirunaka ateratzen. Gizonen ontzi nagusiak eta emakumeenak Galizian hasiko dituzte asteburuan Eusko Label eta EuskoTren ligak. KAE2n dabilen gizonen B ontziak jada ligako bi estropada ditu eginak.

Hondarribiko gizonen traineru nagusia izaten ari den arorik emankorrenaren arkitektoa da Mikel Orbañanos. Apaltasunetik hitz egiten du beti, harro egoteko arrazoiak dituen arren. Baina atzera begira baino, egunekoari so bizi da, itsasoan ikusten duenaz da fio. Iraganeko garaipenetan edo iristear direnetan azpimarra jarri beharrean, hurrenen datorrenean nahiago du zentratu. «Gustatuko litzaiguke traineru lehiakorra izatea aurreneko postuetan ibiltzeko. Eta hurbileko helburuei dagokionez, Galiziako bi estropadetatik ohorezko txandako postuetan bueltatzea gustatuko litzaiguke», adierazi du.

Eusko Labeleko azken bost edizioetan bigarren izan da Hondarribia. 2015ean irabazi zuen azkenekoz Kantauriko liga gorena. Hori ez da arantza Orbañanosentzat, uste duelako beti izan direlako garaipen orokorretik gertu, eta bigarren izatea ere meritu handikoa delako. «Gustura gaude bigarren postu horiekin. Kirolean ez da erraza izaten beti irabaztea. Aurrean bagabiltza, eta liga bukaerara bizirik iristen bagara lehen postua lortzeko bidean, guretzat garaipena izango da hori». Horren arrazoia da lan serioa egiten ari direla azken urteetan Hondarribian, eta horri ilusioa eta inplikazioa gehitu dizkio Orbañanosek.

Emakumeen ontzia aurten egindako estropadetan [Irudia: Josu Z.]

Emakumeen ontzia aurten egindako estropadetan [Irudia: Josu Z.]

Aldaketak izan dira taldean. Baina joan direnen ordezkoak ez dira makalak, «gustura nago dudan plantillarekin», zehaztu du oriotarrak. Eta neguko lanarekin ere kontent dagoela adierazi du, «orain egin behar duguna da hori praktikara eraman, konpetizioan erakutsi». Jada badute hondarribiarrek garaipen esanguratsu bat: Gipuzkoako txapeldun izan ziren ekainaren 13an. Eta irailera begira jarrita, aurten Ama Guadalupekoa-k Kontxa irabaziko balu, laugarrena litzateke segidan: «Gurekin borrokan traineru gehiago izango dira. Izenak ematea ez dut gustuko. Asko dira gauzak ondo egiten dituztenak».

Emakumeak
Iker Cortesek, Hondarribiko emakumeen traineruaren entrenatzaileak garbi ditu 2021erako helburuak: «Lehenik eta behin play-offetik libratu nahi dugu. Behin hori lortuta gauza gehiago iristen badira, hobeto. Baina gure xede nagusiena da play-offetik kanpo gelditzea». Azken bi urteetan jokatu dute Hondarribiko neskek ez jaisteko kanporaketa. Cortesek nabarmendu du EuskoTreneko laugarren izatea arlo psikologikotik begira gogorra izaten dela. «Hori horrela izanda ere, behetik badugu beste liga bat, ez da azken postu erreal bat zuzenean jaistarazten zaituena. Hori ekidin nahi dugu, eta denboraldi lasaiagoa izan».

Gizonen B ontziak KAE2ko lehen estropada irabazi zuen Pasaiako badian [Irudia: Josu Z.]

Gizonen B ontziak KAE2ko lehen estropada irabazi zuen Pasaiako badian [Irudia: Josu Z.]

Gaztea da Hondarribiko emakumeen eskifaia. Batez besteko adina 21 urtekoa da. Etxeko arraunlariak dira gehienak, eta Cortesek goraipatu ditu arraunerako dituzten gogoak, eta neguko entrenamenduetan egin duten lana. Aldi berean, 6-7 arraunlari joan zaizkien arren, beste hamar-edo iritsi direla jakinarazi du, baten bat behin betiko taldetik at utzi behar izan dutelarik. Eta ligan Orio, Arraun edo Donostiarra aurretik ikusten dituen arren, Cortes ziur da sorpresaren bat emateko gai direla.

Gizonen B trainerua
KAE2n ari da jada lehian gizonen B trainerua. Gainera, Pasaian jokoan izan zen lehen bandera irabazi zuten Gonzalo Carrionek entrenatzen dituenak. Formaziorako ontzia da, arraunlariek eskarmentua lor dezaten. Baina horrekin batera emaitza onak lortuz gero, baikortasuna bikoiztuko da.

Hondarribia Arraun Elkarteko arraunlari guztiak ezagutzeko sakatu hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.