Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Biharko osoko-bilkurari begira hainbat zehaztapen egin ditu Abotsanitzek

Hondarribiko Udalbatzak jorratuko dituen "zenbait gairen aurrean Abotsanitzen udal taldeak izango duen jarrera" aurreratu nahi izan du herri batzarrak.

Hondarribiko Udaletxea Apirileko osoko-bilkura bihar egingo du Hondarribiko Udalbatzak.
Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/05/05

Bihar egingo du Hondarribiko Udalbatzak apirilari dagokion osoko-bilkura, eta bertan eztabaidatuko den “zenbait gairen aurrean Abotsanitzen udal taldeak izango duen jarrera” aurreratu nahi izan du alderdiak ohar baten bidez. 

Lehenik eta behin, kale izendegiaren aldaketen inguruan, Emekik eta hainbat herritarrek egindako lanari “bikaina” iritzi dio Abotsanitzek. Azkenean, Mendelu auzoan kokatutako Planeta Sistemaren eskulturaren izen aldaketa -Amalur izendatzeko proposatu zuen Emekik- ez dela bozkatuko adierazi du. Honekin lotuta Hermandade pareko plaza Sare Konpontzaileak izendatzea mozio bidez eskatuko du. “Emekiren proposamena ere da, eta beste hiru proposamenekin egin bezala, hau ere plenora eramatea eskatu genuen batzordean, baina EAJk ez zuen nahi izan. Hori horrela, mozio bidez eramatea erabaki genuen”.

Mozioak
Udal taldeak zabaldu duenez, hiru mozio gehiago aurkeztuko dituzte herri batzarreko ordezkariek. Lehena, COVID-19arekin lotutako diru-laguntzak aktibatzeko eskaera izango da, baita “gaizki egindakoez ikastea eta ez errepikatzea ere”. Adierazitakoaren arabera, koronabirusarekin lotutako diru-laguntza “gutxien eman duen herrietako bat da Hondarribia”. Bigarren mozioak autokarabanen gaineko araudia eta ibilgailu horientzako leku bat egokitzeko eskatuko du, 2016an egin bezala, eta azkenak, etxebizitza politika “iraultzeko” galdegindo du.

Puntuz puntu
12 milioi euroko kreditu modifikazioa bozkatuko dute bihar udal taldeek. Denera, hamasei emendakin aurkeztu ditu Abotsanitzek eta horietatik zazpi barneratuko ditu bihar udalbatzak bozkatuko duen proposamenak, “lau udal gobernuaren proposamenak aintzat hartzen dituelako, eta beste hiru EAJrekin adostu ditugulako”. Aurrekontu parte hartzaileen diru-saila onartu ez izana deitoratu du udal taldeak, nahiz eta “datorren urteko aurrekontuan sartzeko konpromisoa hartu duen EAJk”.

Hala eta guztiz ere, exekuzioarekin kezka agertu du Abotsanitzek, “azken urteetako kreditu aldaketetan hartutako erabaki gehienak ez baitira burutu, kudeaketa txarra dela eta”.

Iazko aurrekontuaren gaineko likidazioaren berri emango du, bestalde, EAJren udal gobernuak. “Lotsatzeko modukoa iruditzen zaigu iaz, pandemiaren urtean, Hondarribiko Udalak 4,1 milioi euroko soberakina eduki izana”, adierazi dute. Txomin Sagarzazu alkate denetik 21 milioi euro hazi dela udal altxortegia azaldu dute kideek, eta “plangintza eza eta kudeaketa txarra dira horren arrazoi bakarra”.

Azkenik, “kudeaketa txarra” ere izan du hizpide Abotsanitzek udal langileek pairatutako bitartekotasun tasa ikaragarriaz mintzatzerakoan. Izan ere, plantilla organikoan eta lanpostuen zerrendan aldaketa bozkatuko dute bihar udal taldeek, baina benetako aldaketarik emango ez dela uste du: “Daukagun lanpostuen zerrenda joan den mendekoa da”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Euskal Herria, Gipuzkoa

Sute batek 80 hektarea erre ditu Zaldibian

Kultura, Gipuzkoa

X konpainiak ‘Cuerpas’ ikuskizuna estreinatuz emango dio hasiera LABO XL jaialdiari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Amaitu dituzte ‘Gure Gaskuña’ itsasontzitik erregaia ateratzeko lanak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzari «mespretxu» egin izana egotzi die EAJk Andoain, Tolosa eta Pasaiako EH Bilduren gobernuei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Andoainen eskola segregazioa eragozteko neurriak hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Gipuzkoa, Ekonomia

Donostiako Udalbatzak 515 milioi euroko aurrekontua onartu du 2027rako, %3,9 handiagoa

Ekonomia, Gipuzkoa

Hobera egin du Gipuzkoako enpresen egoerak, baina inbertsio txikiagoak espero dituzte 2027rako

Kultura, Gipuzkoa

‘Ghost in the Cell’ filmak irabazi du Donostiako Beldurrezko Zinemaren Asteko sari nagusia

Euskal Herria, Gipuzkoa

Bi gazte atxilotu dituzte Tolosan, bi udaltzaini eraso egitea egotzita

Gipuzkoa, Euskal Herria

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzari lagako dizkio Txomin Enea II eremuko lursailak

Ekonomia, Gipuzkoa

Azpeitiko Elmubasen lehen enpresa itunak euskaldunak kontratatzea lehenetsiko du

Ekonomia, Gipuzkoa

CAF zigortu dute, amiantoaren prebentzioan «arau hauste larri bat» egiteagatik

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.