Osoko-bilkura egingo du etzi udalbatzak
Hamazazpi puntuk osatzen dute plenoaren eguneko aztergaia. Arratsaldeko 18:00etan ekingo diote udalbatzar telematikoari.
Hondarribiko Udalak osoko-bilkura telematikora deitu du etzi, ostegunarekin, arratsaldeko 18:00etan hasita. Apirila bukaeran egitekoa zen ohiko udalbatzarra, baina udal talde guztien babesarekin atzertzea erabaki zuten kreditu modifikazioaren gaineko negoziazioak itxi arte. Denera, hamazazpi punturen gainean eztabaidatuko dute udal taldeek. Bilkura jarraitzeko interesa duten lagunek udalaren Youtube kanalera jo beharko dute.
Ondokoa da eguneko aztergaia:
- 2020ko urriaren 29ko, 2020ko azaroaren 5eko eta2020ko abenduaren 3ko bilkuretako akten irakurketa eta onarpena, bidezkoa bada.
- 878/2021 zkiko Alkatetza Delegazio Dekretuaren berri ematea.
- 2020ko aurrekontuaren likidazio dekretuaren berri ematea.
- 1/2021 zenbakiko kreditu gehigarrien aldaketa onartzeko proposamena
- 2021eko Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrendaren aldaketa.
- 2021eko soldata igoerari buruz.
- Agustina Genua Saralegi Plaza izena jartzeko proposamena
- Petra Laborda Zuzuarregui Plaza izena jartzeko proposamena
- Amalur Plaza izena jartzeko proposamena
- 5G hedatzeari buruzko luzapenaz. Burujabetza eta Osasuna Hondarribia elkarteak aurkeztuko du gaia eta Abotsanitz, PSE–EE eta EH Bilduren udal taldeek proposatutako mozioa.
- Abotsanitzen udal taldeak aurkezturiko mozioa Sare Konpontzaileak Plaza berriaren izenaz.
- Abotsanitzen udal taldeak aurkezturiko mozioa COVID-19 dirulaguntza programa berriaz.
- Abotsanitzen udal taldeak aurkezturiko mozioa autokarabanez.
- PSE–EEren udal taldeak aurkeztutako mozioa izapide digitalen eskari handiari aurre egiteko Biztanl eArreta Zerbitzua indartzeko eskaerari buruzkoa.
- EH Bilduren udal taldeak aurkezturiko mozioa energia iraunkortasun legea betetzeko udalek beharduten finantzazioari buruzkoa.
- 2021eko 413. zenbakitik 1278. zenbakira bitarteko Alkate Dekretuen berri ematea.
- Erregu eta galderak.