Planeta Sistema plazaren izen aldaketarekin desados agertu da PSE-EE
Kale izendegian emakume izenak ager daitezen aldaketak proposatzen ari dira Gizarte Zerbitzuen departamentua eta Emeki elkartea.
Mendelu auzoan kokatutako Planeta Sistema plazaren izen aldaketarekin desadostasuna agertu du PSE-EEren udal taldeak komunikabideetara igorritako ohar baten bidez. Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen departamentuak eta Emeki elkartea emakumeen presentzia areagotzea aldaketak egiten ari direlako egin ditu adierazpenok alderdi sozialistak, eta esandakoarena arabera, plazaren izena “egonkortuta” dago gizartean. Gainera, planeta sistemaren monolito bat dago bertan eta etxebizitzak “planeta etxebizitzak” bezala ezagunak dira. Amalur kale gisa izendatu nahi dute.
Izen aldaketa ez du begi onez ikusi talde sozialistak, eta “koherentzia falta” leporatu die eragileei. Aldaketa bizilagunen oniritziarekin egin beharko litzatekeela erantsi du. Azkenik, “garrantzitsutzat” jo dute alderdiak “emakumeen kale izenak areagotzea, Hondarribiko kaleak ia bere osotasunean maskulinoak baitira”.