Lausotzen hasi da COVID-19aren eragina Bidasoan
Asteburuan kutsatze gehiago atzeman dituzte Hondarribian eta Irunen, baina tasak ez dira era oso nabarmenean hazi bi herrietan.
Gora, baina era apalean. Bide hori izan dute Hondarribiko eta Irungo COVID-19aren 100.000 biztanleko tasek asteburuan. Hondarribian hamahiru kasu berri hauteman dituzte, eta beste 51 Irunen. Horrek tasen igotzea ekarri du, baina puntu gutxian. Hondarribiak eremu gorrian jarraitzen du, eta Irunen ez da iritsi.
Honakoak dira egungo Bidasoko herrietako tasak. Ondoan, ostiral, larunbat eta igandean herriek izan dituzten kutsatzeak.
- Irun. Tasa: 377. Kutsatzeak (ostirala, larunbata eta igandea): 23-17-11. Joan den osteguneko tasa: 345.
- Hondarribia. Tasa 482. Kutsatzeak (ostirala, larunbata eta igandea): 3-6-4. Joan den osteguneko tasa: 476.