2021/4/19

Errefuxiatuak mozioa

Eritreako gazte baten gorpua aurkitu dute Irunen

Herenegun aurkitu zuten gaztea urkatuta, Azken Portu auzoan Bidasoa ibaiaren bazterrean. Lehen ikerketen arabera, gazteak bere buruaz beste egin zuen.

Lizarra moztu dute Artian

'Udaberria' izena jarri zioten zuhaitza gaur goizean moztu dute Bienabe Artiako aparkalekua egiteko lanen harira. Auzo elkarteak mozketa salatu du.

Martin Ugalde

Liburuaren Nazioarteko Eguneko ospakizunekin bat egingo du liburutegiak

Hilaren 23ko ospakizunen harira hiru ekitaldi berezi antolatu ditu Zuloaga Etxeak, tartean, Martin Ugalderen jaiotzaren mendeurrena gogoratzeko dinamika.

Alokairu babestuekin jarraituko dute desalojatzeko arriskuan zeuden 33 etxebizitzek

Etxebizitzen jabe Artigalde 2006 enpresak jakinarazi berri du ez dituela etxebizitzak salduko, eta beraz, alokairu babestuekin jarraituko dutela. Halere, Stop Kaleratzeak-ek nabarmendu du enpresak iritzia aldatu eta prezio tasatuetan saltzea erabaki dezakeela.

Indarkeria matxista.

Miarritzeko emakumearen hilketa gaitzetsi du Bidasoko Asanblada Feministak

Joan den ostegunean 75 urteko emakume bat hil zuen 77 urteko gizonezko bikotekideak Miarritzen. "Feminizidioen pandemia" geratzea ezinbestekotzat jo du.

Lausotzen hasi da COVID-19aren eragina Bidasoan

Asteburuan kutsatze gehiago atzeman dituzte Hondarribian eta Irunen, baina tasak ez dira era oso nabarmenean hazi bi herrietan.

Asteburuko kirol emaitzak

Bidasoak 33-26 irabazi dio Sinfini, eta bigarren tokian egonkortu da. Real Unionek lider jarraitzen du Ebrori 3-0 irabazita.

Irungo kontserbatorioko ikasleen kontzertua, Oiasso museoan

Kontzertua ostiral honetan izango da, 19:30etik aurrera. Sarrera doan da, baina toki mugatua dagoenez, gonbidapena beharko da.

Borrokalari errepublikanoak omendu dituzte

Errepublikaren alde borrokatu zuten pertsonak omendu zituzten joan den larunbatean Etorbidearen zubian, L'Amical des Anciens Guérilleros Espagnols taldeak antolatuta.

Hondarribia fe futbola asteburuko emaitzak

Asteburuko kirol emaitzak

Partidak berreskuratu dituzten futbol eta saskibaloi taldeen emaitzak.

Gehiago