Alokairu babestuekin jarraituko dute desalojatzeko arriskuan zeuden 33 etxebizitzek
Etxebizitzen jabe Artigalde 2006 enpresak jakinarazi berri du ez dituela etxebizitzak salduko, eta beraz, alokairu babestuekin jarraituko dutela. Halere, Stop Kaleratzeak-ek nabarmendu du enpresak iritzia aldatu eta prezio tasatuetan saltzea erabaki dezakeela.
Desalojatzeko arriskuan zeuden Irungo babes ofizialeko 33 etxebizitza horietako bizilagunek arnas pixka bat hartu dute, etxebizitzen jabe Artigalde 2006 enpresak jakinarazi berri baitu ez dituela salduko, eta beraz, alokairu babestuekin jarraituko dutela. Stop Kaleratzeak, Alokairu eta Inquilinos Azora plataformek kaleratutako komunikatua publikoki zabaldu ondoren, gutun bat bidali die maizterrei, eskatuz egun ez dutela etxebizitza horiek saltzerik pentsatu.
Plataformek jabearen erabakia txalotu dute, baina halere nabarmendu dute enpresak iritzia alda dezakeela eta prezio tasatuetan saltzea erabaki dezakeela. Erabaki hori maizterrei gutxienez lau hilabete lehenago jakinarazi behar zaiela azaldu dute plataformetako kideek. Zentzu horretan konpromisoa hartu dute plataformek etxebizitza alokairuan erosteko banku mailegu bat eskuratu ezin dutenak laguntzeko eta jaurlaritzari exijituko diote lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzeko, «etxebizitza horien maizter zaurgarriek alokairu babestuko erregimenean jarrai dezaten».