Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Euskal presoen aldeko Donostiako manifestaziora deitu ditu irundarrak Sortuk

Larunbateko Preso Politikoen Nazioarteko Egunean egingo dute manifestazioa. 12:00etan abiatuko dira Alderdi Ederretik.

Imanol Saiz Gomez de Segura
Irun
2021/04/14

Datorren larunbata (hilak 17) Preso Politikoen Nazioarteko Eguna izanik, ohiko manifestazioa egingo dute Donostian, Alderdi Ederretik abiatuta. Bada, mobilizazio honetara batzeko deialdia egin berri die irundarrei Irungo Sortuk, euskal presoek «inoiz baino gehiago etxean, kalean gure artean behar dutelako». 12:00etan hasiko da manifestazioa.

Ondorengoa da, hitzez hitz, manifestazioaren antolatzaileek egindako irakurketa:

«Euskal preso politikoak gatazka politiko historikoaren ondorio dira. Herri ukatu baten historia da gurea, behin eta berriz herri gisa desagerrarazteko egon diren asmo eta estrategiei aurre egin behar izan diena. Konfrontazio horren baitan, azken hamarkadetan milaka pertsona izan dira arrazoi politikoengatik espetxeratuak Euskal Herrian. Milaka dira ere erbestearen bidea hartu behar izan dutenak. Demokrazia eta askatasunaren alde gure herrian eman diren izaera ezberdineko jardunei, errepresioarekin eta espetxearekin erantzun dietelako Estatuek», esan dute manifestazioaren antolatzaileek hedabideei bidalitako ohar batean.

Gatazka politikoak ez ezik, Frantzia eta Espainiako Estatuek euskal preso eta iheslari politikoei eman dieten tratuak erakusten du ere haien izaera politikoa. Estatuek esaten dutenaren kontra, hamarkada hauetan espetxean, ihesean eta deportazioan egon diren militanteei aplikatu zaizkien neurri guztiak kolektiboak eta helburu politikoen baitakoak izan dira.

Oinarrian, ezkerreko independentismoa politikoki ahultzea bilatzen duen estrategia pairatu du errepresaliatuen kolektiboak. Konfrontazio armatuaren zikloan, ETAren eta, oro har, Askapen Mugimenduaren zigorra eta zatiketa bilatu zuten. Ziklo politiko berrian, estrategia eta mugimendu independentista baldintzatu eta oztopatzea izan dute helburu. Hortaz, preso, iheslari eta deportatu politikoen egoera bihurritu eta luzatzeko erabakia politikoa izan da eta hala izaten jarraitzen du gaur egungo testuinguruan ere, bahitu politiko gisa erabiliz gero eta gehiago.

Gatazka politikoa eta preso politikoak txanpon beraren bi aurpegi dira, beraz.

Gatazka politikoaren ondorioz sortu ziren preso politikoak eta preso jarraitzen dute egun konfrontazio politikoak bizi-bizirik jarraitzen duelako oraindik. Horregatik, gatazkaren konponbide integrala aldarrikatzen dugu. Gatazka politikoari konponbide demokratikoa ematea eta preso eta iheslari politikoak etxeratzea, biak ala biak dira beharrezko gatazka behin betiko gainditu nahi bada.

Zentzu horretan, eman diren zenbait urrats ahantzi gabe, euskal preso eta iheslari politikoen etxeratzeari heltzeko unea iritsi dela nabarmendu nahi dugu modu berezian».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Kirola, Gipuzkoa

Abuztuaren 11tik 14ra jokatuko dute Donostia Hiria torneoa

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.