35 isun gehiago azken zazpi egunetan
Hilaren 5etik 11era bitarte 35 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik.
Azken astean 35 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun neurriak ez errespetatzeagatik. Hilaren 5etik 11era bitarte izan dira isun horiek, gehienak (22 guztira) zirkulazio askatasuna, ordutegia edo gehienezko talde kopuruak ez errespetatzeagatik. Bi lagun aldiz, musukoa ez eramateagatik zigortu dituzte, irundar bat segurtasun distantzia ez bermatzeagatik ere zigortu dute, eta azkenik, bost lagun isundu dituzte udaltzainek, kalean alkohola edateagatik.
Era berean, lau akta zabaldu dituzte azken zazpi egunetan, etxebizitzetan soinua egiteagatik. Zentzu honetan erantzukizunez jokatzeko deia egin du beste behin udalak, eta neurri guztiak betetzekoa.