Kanpoaldea birgaitzeko lanak «erritmo onean» doazela esan du Jose Antonio Santano alkateak, eta maiatzerako amaitzea aurreikusi du udalak.
Asteburuan hemezortzi positibo gehiago atzeman ondoren, Hondarribiko 100.000 biztanleko tasa 423ra iritsi da. Irungoa 247koa da.
Multinazional handien etxeko banaketa zerbitzua eraldatzeko erronka dauka Bidasoko Badoa kooperatibak. Banaketa "etikoa eta iraunkorra" eskaintzen hasiko dira aurki.
Uztailean amaituko dira alokairu sozialeko 15 urteak Irungo 33 etxebizitzetan. Hainbat plataformek salatu dute askok ezingo dutela mailegurik eskatu, eta hortaz, etxetik aterako dituztela.
Hilaren 5etik 11era bitarte 35 zigor espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak Irunen, pandemiari aurre egiteko ezarritako neurriak ez errespetatzeagatik.
Aldundiak emandako subentzio batekin egingo dute ikerketa. Trenbide eremuaz gain, inguruan egin daitekeenaren argazki bat atera nahi du udalak, etorkizuneko Via Irun fintzeko.
Seme-alabak 2021-2022 ikasturterako matrikulatzeko interesa duten gurasoek hilaren 21era arte egin dezakete.
Azken urteotako aste santuetako datuetatik oso gertu ibili dira aurten. Ia 350 lagun pasatu dira erakusketa, bisita edo tailerretatik.
Haizea eta Josu Tornayk zazpigarren postu bana eskuratu dute banakako zein gazte mailako lehiaketetan. Lehenak, hala ere, emakume jokalari onenaren saria jaso du.