Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Bideoa] Mendiko zinemarik onena ikusteko parada izango da asteburuan

Mendi Film Festivalen parte hartutako film onenak gerturatuko ditu Mendi Tour jaialdiak seigarrenez, Itsas Etxeko pantaila handiraino.

Rebeka Ruiz
Hondarribia
2021/04/07
2021eko Mendi Tour jaialdiko kartela.

2021eko Mendi Tour jaialdiko kartela.

2020. urteko Mendi Film Festivalen parte hartutako eta saritutako ikus-entzunezko lanak proiektatuko dituzte larunbatean eta igandean, Itsas Etxea Auditoriumean. Zazpi  izango dira denera emango dituzten filmak, tartean, Hondarribian egokitutako Migel Zeberio musika zuzendariak eta Telmo Basterretxea zinema zuzendariaren Urmuga proiektua. Areago, egitasmoaren nondik norakoak aurkeztuko dituzte bultzatzaileak. Sarrerak ohiko bideetan lor daitezke, 3 euroan.

Ondokoa da egitaraua:

Hilak 10, larunbata

  • North Country: Amerikako Estatu Batuetako (AEB) eski dendarik zaharrenean belaunaldi aldaketa nola ematen den kontatzen duen istorio hunkigarria

  • The tears of Shiva: Mikel Sarasola kayak arraunlari eta zuzendari donostiarraren lana. Nepalgo Karnali ibai sakratuan barna eginiko espedizioa, haren kontserbazio aldarria buruan dela. Mikel Sarasola zuzendaria eta protagonista Itsas Etxean izango da.

  • Everest – The hard way: Mendi Film 2020 Ikusleen Saria Everesteko biderik zailenean burututako muturreko erronka alpinoa, britainiarrek 1975ean zabaldutako the hard way bideari estilo alpinoan ekin zion 1988ko esloveniarren espedizioa

  • Urmuga: Mattin Zeberio Larraza eta Telmo Basterretxea zuzendarien lana, 2020ko udan Euskal Herriko mendi-urmugaren oinezko zeharkaldi musikatua izan zenari buruzkoa, Et Incarnatus Orkestra eta Mendiak eta Herriak agentziaren izenean, Migel Zeberio eta Felipe Uriarteren ametsa. Telmo Basterretxea eta Migel Zeberio Itsas Etxean izango dira.

Hilak 11, igandea

  • Aterpean ateri: Mikel Sarasolak ur lasterretako abenturekin egiten du amets etxealdi bete-betean. Ruben Crespo zuzendaria eta Mikel Sarasola protagonista Itsas Etxean izango dira.
  • Charge 2: Irudi eta akzio uztartze ikusgarria muturreko eskiatzaileak eta haiekin dabilen munduko drone gidari txapeldunaren eskutik.
  • Hillary – Ocean to sky: Mendi Film 2020ko Sari Nagusia. Edmund Hillaryren azken espedizio handia: Ozeanoko uretan abiatu zen espedizioa, Ganges ibai sakratuko uretan gora motordun txalupetan nabigatu eta Himalaiako Akash Parbat mendian amaitu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Harrera Sareak salatu du lau kide identifikatu dituztela etxegabeei janaria emateagatik

Euskal Herria, Gipuzkoa

Renfek autobusekin ordezkatu ditu Tolosa eta Beasain arteko tren zerbitzuak

Euskal Herria, Gipuzkoa

Helmuga kalea izan dadin

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako lan baldintzak hobetzeko «ardura politikoa» har dezala exijitu dio ELAk aldundiari

Euskal Herria, Gipuzkoa

Insaustik eskatu du «ez politizatzeko» etxerik ez dutenen egoera

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.