Iker Arotzena BATeko atletari harrera egin dio Txomin Sagarzazu alkateak

Otsaila erdialdean Espainiako txapeldun izendatzea lortu zuen 23 urtez azpiko luzerako jauzian. Egindako ahaleginari aitortza eskaini dio udal agintariak.

Iker Arotzena zoriondu du Txomin Sagarzazuk. Iker Arotzena zoriondu du Txomin Sagarzazuk.

Iker Arotzena Espainiako luzerako jauzian txapeldunari harrera egin dio Txomin Sagarzazu Hondarribiko alkateak. Otsaila erdialdean urrea irabazi zuen 23 urtez azpiko kategorian hondarribiarrak, Valentzian (Herrialde Katalanak). Egindako lanari aitortza egin nahi izan dio Sagarzazuk «gainontzeko gazteentzat, baita Hondarribiko gizartearentzat ere, erreferentea» dela iritzita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.