2021eko programazioak hiru ildo estrategiko horiek izango ditu. «Gehitzeko apustua» dela dio saileko ordezkariak, aurtengo agenda erakargarriagoa izan dadin.
Sestra Ingenieria y Arquitectura SLri esleitu diote obra proiektua idazteko lana, orotara, 70.180 euroko aurrekontuarekin.
Helmuga eta irteera izango da Hondarribia apirilaren 8an eta 9an, hurrenez hurren. Xehetasunak eman dituzte gaur goizean Itzuliak eta udalak.
BDS Koop barruan eta Eraldaketa Fabrika programaren baitan sortutako lehen kooperatiba da. Zero kilometroa, iraunkorra eta etikoa izatea da helburua. Finantzazioan laguntzeko diru bilketa abiatu dute.
Urtebete da COVID-19a gurera heldu zela. Zein eragina izan duen, nola aldatu dituen ohiturak, eta txar guztiaren artean zer edozer positiborik izan ote duen jakin nahi izan du HITZA-k. Horretarako, Oarso eta Bidasoko herrietako herritar banarekin hitz egin du, eta erreportaje berezia osatu arlo ezberdinetan diharduten herritarrekin.
Irunek, trukean, Realaren bandera jaso du, udaletxeko balkoian zintzilikatzeko. Reala Gipuzkoako udalerri guztietako banderak jasotzen ari da, Kopako finalera eramateko.
Zerbitzuak pairatutako lan karga medio, herritarrak Hondarribiko zein Irungo KZguneetara bideratzen dituztela izapideak egitera salatu du talde sozialistak.
Kopako finalaren harira Gurekin kanpaina abiatu du klubak. Gipuzkoako udalerrietako banderak jaso eta Sevillara eramatea da helburua.