2021/3/9

Osasundu Hondarribia

Musukoak eta botila berrerabilgarriak banatzen hasi da udala ikastetxeetan

"Osasun eta prebentzio helburu argiekin" ekin dio banaketari udalak, Txomin Sagarzazuk adierazi duenez. 5.000tik gora maskara zein botila prestatu dituzte horretarako.

Aurrekontuak eztabaidatzen ari da udalbatza

Ia 3 milioi euroko aurrekontua izango du Irun Aurrera planak, eta gastu soziala %10 igoko da. Eztabaida zuzenean jarrai daiteke 'irun.org' webgunean.

Martxoak 8
MARTXOAK 8

[Bideoa eta galeria] Emakumeen eskubideen alde ahotsa goratu dute Hondarribian

Dozenaka hondarribiarrek, bereziki emakumeak, bat egin zuten atzo deitutako mobilizazioan; Martxoak 8 plaza ez dela "nahiko" gogorarazi zioten EAJri.

Teresa Errandonea (ia) bikain

Finalerako pauso batera geratu zen Europako Pista Estaliko txapelketan, Torunen. Orain, Olinpiar Jokoetarako sailkatzea espero du BATeko atletak.

85 lagun isundu dituzte azken astean

Hilaren 1etik 7ra bitarte 85 isun espediente zabaldu ditu Udaltzaingoak, COVID-19ari aurre egiteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik.

Azoka

Azokaren gaineko iritzia ezagutzeko galdetegia abiatu dute

Gipuzkoako Azoken Sarea egitasmoak lurraldeko hainbat merkatu "dinamizatzea" helburua dute udalak eta Aldundiak.

Gehiago