[Bideoa] 30 urteko ibilbidea modu berezian ospatu du Emekik
Hondarribiarren artean nabarmendu ziren emakumeak hizpide, kale izendegiaren gaineko paseoa egin zuten atzo goizean elkartekideek.
2021. urteko Emakumearen Astearen barruan, 30. urteurrena ospatzeko ibilbide berezia antolatu zuen atzo goizean Emeki elkarteak. Orain dela gutxi plazaratu zuen emakume taldeak Hondarribiko kale izendegiaren gainean egindako ikerlana. Parekidetasunetik urrun, emakumeen presentzia pixkanaka bermatzen joan dadin, hainbat proposamen helarazi zizkion udalari, eta horietako zenbait proposamen dira, hain zuzen, atzoko ibilbidean errepasatutakoak.
Paseoak helburu bikoitza izan zuen parte hartzaileentzat; batetik, kale izendegian parekidetasuna aldarrikatzea, eta bestetik, 30. urteurrena ospatzea. Proposatutako lekuetan geldialdia egin zuten elkartekideek, eta izendapenaren nondik norakoak aurkeztu zituzten. Besteak beste, ondoko pertsonaiak izan zituzten hizpide atzoko hitzorduan: Anttoni Etxeberria, Agustina Genua, Petra Laborda, sare konpontzaileak, Bienvenida Emazabel… Azkenik, Martxoak 8 plazan egindako inaugurazio ekitaldiak itxi zuen ibilbidea.
Ondoren, goizak utzitako hainbat irudi eta elkarteak argitaratutako bideoa: