«Hiriarentzako galera handia da, baina betirako geratuko da bere legatua»
Nicolas Guerendiain Elkarte Errepublikanoak doluminak helarazi dizkio zendu berri den Jaime Rodriguez Salisen familiari. Elkartearekin maiz kolaboratu zuen Rodriguezek.
Nicolas Guerendiain Elkarte Errepublikanoak doluminak helarazi dizkio zendu berri den Jaime Rodriguez Salisen senideei. «Haurra zenean errepresio frankista ezagutu zuen, familia errepublikano batetik zetorren. Bere bizitzaren zati handi bat kultura eta historia sustatzen aritu zen. Hiriarentzako galera handia da, baina betirako geratuko da bere legatua, pertsona on baten oroitzapena», edan dute elkartekoek.
2005etik Rodriguezekin harreman estua izan du elkarteak, eta ordutik haiekin maiz kolaboratu du. 2010. urtean, II Errepublikaren 79. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldian bandera errepublikanoa jaso zuen.