Bilaketa lanei heldu diete berriz ere larrialdi zerbitzuek
Denboralearen ondorioz larunbata eguerditik etenda egon da ostegunean desagertutako arrantzalearen bilaketa.
Ostegunean Jaizkibelen desagertutako arrantzalearen bila ari dira berriro Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Zerbitzua eta Gurutze Gorria, SOS Deiak-en koordinaziopean. Goizeko 11:00ak inguruan jakinarazi du Gipuzkoako Gurutze Gorriak gizonaren bila ari zirela.
Azken egunotako denboralea medio, larunbatean eten behar izan zituzten bilaketa lanak larrialdi zerbitzuek, eta gaur arte, ezin izan diete berriz ere heldu. Ostegunean desagertu zen arrantzalea, itsas kolpe baten ondorioz urera erori zenean Biosnar lurmutur inguruan.