Denboraleak desagertutako arrantzalea bilatzeko lanak etenarazi ditu
Eguraldi txarrak larrialdi zerbitzuetako urpekariak murgiltzea oztopatu zuen; larunbata eguerdian eten behar izan zuten bilaketa.
Eguraldi txarra dela-eta Jaizkibelen desagertutako arrantzalearen bilaketa lanak eten behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek. Itsaso zatarrak urpekariek murgiltzea oztopatu zuen, eta 13:30ak aldera bertan behera utzi behar izan zuten bilaketa. Gaur, oraindik ere, alerta laranja mailakoa da nabigaziorako, eta horia kostaldeko inpaktuagatik.
Itsas kolpe baten ondorioz arroketara erori zen gizona ostegun eguerdian. Ordutik ari dira Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitatea eta Gurutze Gorria.