[Bideoa] Bilaketa lanei ekin diete berriro larrialdi zerbitzuek
Atzo desagertutako arrantzalearen bila hasi da gaur goizean berriz ere Ertzaintzaren erreskate zerbitzua. Biosnar lurmuturraren inguruan ari direla haren bila zabaldu dute.
Desagertutako arrantzalearen bila ari da gaur goizetik Ertzaintzaren larrialdi eta erreskate taldea. Biosnar lurmuturraren inguruan ekin diete bilaketa lanei, Ertzaintzak ezagutarazi duenez. Atzo iluntzearekin batera bilaketa dispositiboa eten behar izan zuten erreskate zerbitzuek. Momentuz ez dute informazio gehiagorik zabaldu.
Beste gizon batekin arrantzan ari zirela itsas kolpe baten ondorioz itsasora erori zen desagertutako arrantzalea. 13:45 inguruan gertatu zen ezbeharra, eta itsasoz, lurrez eta airez aritu ziren haren bila arratsalde osoan zehar. Hainbat komunikabidek atzo zabaldu zutenez, txapel bat eta kanabera bat aurkitu zuen erreskate taldeak.
Ondokoa bideoa Ertzaintzak gaur goizean grabatutakoa da.