Faltsututako 6.300 euro, 100 gramo haxix eta kokaina poltsa bat atzeman dizkio Ertzainak Hondarribian atxilotutako 45 urteko gizonari.
Igogailua konpontzeko 30.000 euroez gain, eskailera mekanikoetarako 90.000 euro bideratuko ditu udalak. Arazo teknikoei administratiboak gehitu behar zaizkiola adierazi du Sagarzazuk.
Kolon pasealekutik hasi eta Nafarroa etorbidetik jarraituko duen bidegorri bat nahi dute jeltzaleek. Mugikortasun iraunkorra sustatu nahi bada, «Irunen dugun bidegorri defizita konpondu behar» dela uste dute.
Migratzaileen Nazioarteko Egunaren harira, udaleko Gizarte Ongizate saileko ordezkari berri David Nuñok eskerrak eman dizkie migratzaileekin egunerokotasunean lanean ari diren taldeei.
Adinekoen egoitzetako langileek 246 greba egun pilatu dituzte 2017tik. Aurretik egoera txarra bazen, osasun krisian bizitakoak are gehiago okertu du haien egunerokoa zein egoiliarrena.
Hondarribiko hogeita zortzi emakume erreferente liburuxka batean biltzeaz gain, V. Emakumezko Pala Txapelketaren gaineko ikus-entzunezkoa aurkeztuko du elkarteak.
OARSO BIDASOKO HITZAk bertako herrietako Gabonetako agenda liburuxka osatu du.