Iñaki Bilbao euskal presoari elkartasuna adieraziko diote larunbatean

Atzo bertan hasi zuen euskal presoak gose eta egarri greba mugagabea. Aurretik 50 egunetik gora igaro ditu gose eta komunikazio greban.

Joan den astean euskal presoari babesa adierazteko egindako elkarretaratzearen irudi bat.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao ‘Txikito’ euskal presoari babesa adierazteko beste elkarretaratze bat antolatu du Irunen. Larunbatean (hilak 7) bilduko dira San Juan plazan, 19:00etan.

Atzo bertan hasi zuen Bilbaok gose eta egarri greba mugagabea, 50 egunetik gora gose eta komunikazio greban egon ostean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.