Espainiako Itzuliak Irun hartuko du bihar
Lehen etaparen hasiera izango da Irun. Arraten amaituko dute biharko lasterketa, 171 kilometro zeharkatu ostean.
Espainiako Itzuliaren hasiera eta era berean lehen agertoki izango da bihar (hilak 20) Irun. Lehen etapa hasiko dute Ficoba inguruan, eta lasterketa handirako dena prest dute. 13:10ean abiatuko dira txirrindulariak, 171 kilometro zeharkatu ostean, etapa Arraten amaitzeko.
Hiriko honako kale eta errepideak zeharkatuko dituzte txirrindulariek: Iparralde hiribidea, Santiago Urtizberea, Zubimuxu, Hondarribia, Kolon, Iparralde, Gernikako Arbola, Bidasoa, Santiago, Junkal, San Martzial, San Juan, Nagusia, Artaleku, Gipuzkoa, Elizatxo, Erromerieta, Letxunborro, Perubustan eta GI-636.
Irundik aterata (13:10), Gaintxurizketa aldera joango dira txirrindulariak GI-636 errepidetik; handik Lintzirin aldera iritsi, eta han, Errenteriako saihesbidea (13:20 inguruan) zeharkatzeari ekingo diote. Behin hori eginda, Antxorako Nafarroa etorbidetik Donostiarantz joango dira txirrindulariak.
Hogeita bi talde lehiatuko dira aurtengoan, honakoak: AG R2 La Mondial, Astana, Bahram Mclaren, Bora Hans Grohe, Burgos BH, Caja Rural Seguro RGA, CCC Team, Cofidis, Decemnick Quik Step, Education First Pro Cycling, Groupama FDJ, Ineos Grenadiers, Israel Start Up Nation, Jumbo Visma, Lotto Soudal, Mitchelton Scott, Movistar Team, NTT Pro Cycling, Team Sunweb, Team Total Direct Energie, Trek Segafredos eta UAE Team Emirates.