Hilaren 15ean bukatuko da hondartzako eta Portuko ordainpeko aparkalekua
Aurten jairik ez dagoela-eta TAO zein aparkalekuko ordainketa zerbitzua mantentzea erabaki du Hondarribiko Udalak.
Portuko TAO zerbitzua eta hondartzako ordainpeko aparkalekua hilaren 15era arte indarrean egongo dela gogorarazi die Hondarribiko Udalak herritarrei. Juan Mari Altuna Hiri Segurtasunerako zinegotziak azaldu duenez, jaiak medio Benta eta hondartzako aparkalekuak itxi, eta Portuko TAO zerbitzua eteten zuten. Aurten, ordea, “emaitza onak eman dituela ikusita” ordainpeko aparkalekua mantentzea erabaki du gobernu taldeak.