COVID-19 kasuen gorakada Bidasoan: hamazazpi gehiago Irunen, zortzi Hondarribian
Gaztelumendi tabernako agerraldiaren harira Ficoban egindako 769 PCR probetatik bakarrak eman du positibo. Bidasoko Ospitalean egin behar dira aurrerantzean probak.
COVID-19 kasuen hazkundea, azken egunekin alderatuta, Bidasoan: hamazazpi positibo gehiago atzeman zituzten atzo Irunen, eta beste zortzi Hondarribian.
Bestalde, Irungo Gaztelumendi tabernarekin lotutako agerraldiaren datuak eman ditu Osasun Sailak: 769 PCR egin dira Ficoban, eta horietako batek eman du positibo. Beste 37 probaren emaitzaren zain daude. Gaurtik aurrera, PCRak egin nahi dituzten tabernako bezeroek Bidasoako Ospitalera jo behar dute, euren osasun zentrora lehenago deituta ordua eskatzeko.
Osasun Sailak gaur eman du atzoko, nahiz azken egunetako datuen berri. Jarraian dagoen estekan klikatuta lor daiteke agiri osoa.