Bueltan dira eskualdeko pentsiodunak
Hilabete luzeko etenaldiaren ostean, asteleheneroko elkarretaratzeak berreskuratuko ditu Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak ondorengo erabakia hartu berri du: kaleak hartuko dituzte berriro. Pentsio duinen aldeko borrokarekin jarraitzeko asmoa jakinarazi pentsiodunek, hedabideei bidalitako ohar baten bitartez. Beraz, hilabete luzeko etenaldiaren ostean, bueltan dira mobilizazio klasikoak. Beti bezala, astelehenean (hilak 7) bilduko dira, San Juan plazan.
Bertaratzeko maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango dela gogoratu dute antolatzaileek, eta segurtasun distantzia mantendu beharko da.