Jaien sorrerarekin lotutako bi dokumentu historiko zabaldu ditu Arma Plazak
Aurten jairik egon ez arren, ekarpena egin nahi izan du Arma Plaza fundazioak, eta 'Setioa egunez egun' eta 'Egiaren kanta' izenpeko lanak zabaldu ditu.
Euskal Herriko bazter guztietan gertatu bezala, koronabirusaren eraginez aurten Hondarribiko Jaiak ez ospatzea erabaki dute Hondarribiko Udalak eta herriko eragileek. Egoera honen aurrean, Arma Plaza fundazioak ekarpena egin nahi izan die herritarrei eta Setioa egunez egun eta Egiaren kanta dokumentuak hondarribiarrekin partekatu nahi izan ditu.
1638. urtean Hondarribian izandako gertaera historikoak errepasatzeko aukera ematen dute bi dokumentuek, eta Guadalupeko Ama Birjinari egindako botoaren nondik norakoak azaltzen dute idazlanek.