Zazpi positibo gehiago Irunen, eta bi Hondarribian
Hilaren 21etik izan diren datu metatuei kasu egiten bazaie, azken egunetan 65 kasu pilatu dira Irunen eta beste 18 Hondarribian.
Atzo, Osasun Sailak COVID-19agatik zazpi positibo berri jaso zituen Osasun Sailak Irunen, eta beste bi Hondarribian. Hilaren 21etik izan den garapenari kasu egiten bazaio, potoloagoak dira infektatuen zenbakiak: hilaren 21etik 27ra 65 kutsatu berri izan dira Irunen, eta 18 Hondarribian. Bi herrien artean 83, beraz.
Atzoko eta aurreko egunetako emaitzak jasotzen dituen txostena gaur zabaldu du Osasun Sailak. Jarraian dagoen estekan klikatuz gero osotasunean eskura daiteke (PDF artxiboa da).