Irailaren 4ra atzeratu dute gaurko zinema saioa
Arratsalderako iragarritako eguraldiagatik hartu du erabakia kultura sailak. 'Asterix. Edabe magikoaren sekretua' filma proiektatzekoa zen.
Gaur (hilak 28) egitekoa zen udako zinema zikloaren azken saioa atzeratzea erabaki du kultura sailak, eguraldiagatik. Arratsalderako iragarritako euria dela eta hartu dute erabakia. Irailaren 4an egingo dute ‘Asterix. Edabe magikoaren sekretua’ euskarazko filmaren proiekzioa, 22:00etan, Junkal plazatxoan.