Hiriko denda eta tabernan aldeko «apustu irmoa» eskatu du EH Bilduk
Irungo ostalaritza eta merkataritzaren egoeraren gaineko irakurketa egin du koalizio subiranistak, eta eskaera zuzena egin dio udal gobernuari.
Irungo EH Bildu taldeak hiriko ostalaritzaren eta merkataritzaren egoeraren gaineko irakurketa elkarbanatu du irundarrekin. Hiriko denda eta tabernen aldeko «apustu irmoa» egiteko eskatu diote udal gobernuari, hedabideei bidalitako oharrean azaldu duten bezala.
«Jakin badakigu, ostalaritza eta merkataritza txikiaren egoera COVID 19a baino lehen gainbeheran zegoela, baina zalantzarik gabe, pandemiaren agerrerak sektorearen krisia areagotu du», diote taldeko kideek. Martxoan hiriko taberna eta denda askok itxi behar izan zutela gogoratu dute.
Egoera horren aurrean, bi sektoreei laguntza emateko premia nabarmendu du koalizio subiranistak. Besteak beste, espazio publikoaren okupazio tasaren %95eko hobaria eskatuko dutela iragarri dute.
Bide batez, koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko udalak abiatutako Irun Aurrera talka plana nahikoa ez dela salatu dute beste behin.
Amaitzeko, tokiko dendetan kontsumitzeko deia egin diete herritarrei. «Gure auzo eta kaleei bizitza ematen dieten denak dira, kalitatezko produktuak dituzte eta gertuko arreta ematen digute. Ez ditzagun galdu!».