Eguraldiaren iragarpena medio, aldaketak izan dira asteburuko agendan
Kukairen 'Fair Play' ikuskizuna urrira atzeratu dute, eta CIMASUB eta bertso jaialdiak Soroetako pilotalekura lekualdatu dituzte.
Hondarribiko Udaleko Kultur departamentuak jakinarazi duenez, eguraldia dela-eta CIMASUB eta bertso jaialdiak Soroetako pilotalekura lekualdatu dituzte, eta Kukai dantza konpainiaren Fair Play ikuskizuna urriaren 24ra atzeratzea erabaki dute. Azken honen kasuan, data hurbildu ahala eta eguraldiaren iragarpenaren arabera, Kasino Zaharrean edo Jostaldi pilotalekuan egingo dute.
Hori horrela, Kukairen emanaldirako gonbidapenak dauzkaten lagunek gorde ahal izango dituzte eta hurrengoan erabili, bestela, urriaren 19a baino lehen Arma Plaza informazio gunean itzultzeko eskaria egin du Kultura departamentuak.