Ugalde Ventas futbol zelaia berritzeko lanak hasi dituzte
Zelai artifiziala aldatuko dute, eta harmailak zein argiztapena ere hobetuko dituzte. Orotara, 300.000 euroko inbertsioa egingo dute.
Irungo Ugalde Ventas futbol zelaiak itxura berria izango du hemendik bi hilabetera. Izan ere, gaur (hilak 25) bertan hasi dituzte zelaia berritzeko lanak. Zehazki, zelai artifiziala aldatuko dute, eta harmailak zein argiztapena ere hobetuko dituzte. Orotara, 300.000 euroko inbertsioa egingo dute.
Obra Opsa enpresak kudeatuko du, eta hilabete eta erdian amaitzeko aurreikuspena dute.