Kauldi Odriozola eta Rodrigo Salinas, denboraldiko onenak
Odriozolak IV. Bar Mari Bidasoa Erregulartasunaren Saria eskuratu du; Salinasek aldiz, Conecta Bidasoaren goleatzaile gorenaren saria jaso du, 135 gol sartu ostean.
Atzo (hilak 24) Artaleku IV Bar Mari Bidasoa eta II. Conecta Bidasoa lehiaketen sari banaketaren agertoki izan zen, Bidasoa eskubaloi taldeko denboraldiko jokalari onenak izendatu zituzten. Lehen saria Kauldi Odriozolak eskuratu du, denboraldiko jokalaririk erregularrena izendatu baitute. Haren atzetik, Rodrigo Salinas eta Jon Azkue sailkatu dira. Conecta Bidasoa hedabideak aldiz, bigarrenez jarraian urteko goleatzaile onena saritu du. Rodrigo Salinasek eskuratu du aurten sari hori (135 gol sartu ditu). Txiletarraren ondoren, Kauldi Odriozola (130 gol) eta Leo Renaud-David (104 gol) sailkatu dira.
Sari banaketan, jokalariekin batera, Conecta Bidasoako Martin Telletxea eta Etxahun Olaizola izan dira.