COVID-19a: bost kutsatu berri Hondarribian, sei Irunen
Osasun Sailak atzoko (hilak 24, astelehena) PCR testen emaitzak eman ditu. Horren arabera, Hondarribian bost gehiago dira koronabirusagatik eri direnak, eta sei Irunen. Azken honetan apaldu egin da joan den egunetako joera, izan ere, larunbata eta igande artean 29 kutsatu izan zirelako.
Osasun Sailak gaur zabaldu du atzoko datuak biltzen dituen txostena. Horren berri izateko klik egin honako estekan: