Ekintzaileei zuzendutako beken deialdi berria zabaldu du Bidasoa Bizirik-ek
Irailaren 30era arte zabalik egongo da eskaera epea, eta gehienez, 1.950 euro jasoko ditu eskatzaile bakoitzak sei hilabeteko epean.
2020. urteko ekintzailetza bekak abiatu ditu Bidasoa Bizirik garapen agentziak. Eskaera epea irailaren 30era arte zabalik egongo da, eta gehienez, 1.950 euroko diru-laguntza jasoko dute eskatzaileek sei hilabetean, zehazki, 325 euro hilero.
Bidasoa Bizirik-etik azaldu dutenez, beka hauen helburua ideia berritzaileak enpresa proiektu bihurtzean datza. Garapen agentziak deialdia luzatzen duen hirugarren ekitaldia da aurtengoa, eta gogorarazi dutenez, iaz zortzi proiektu ezberdin garatzeko aukera eman zien eskualdeko ekintzaileei.
Hori horrela, interesa duten lagunek ondoko estekan kontsulta ditzakete baldintzak.