Goranzko joera agerikoa da Bidasoan ere, eta hala baieztatzen dute Osasun Sailaren datuek: sei kasu berri Irunen eta bi Hondarribian, 24 orduetan.

Izurriak aurrera jarraitzen du eta hala diote Osasun Sailak argitaratutako datuek ere. Bidasoan zortzi pertsona koronabirusagatik kutsatu dira azken orduetan, sei Irunen eta bi Hondarribian. Azken astean egunero izan dira positiboak bi udalerrietan. Birsorkuntza tasari dagokionez, %64,95ekoa da Hondarribian, eta %36,73koa, Irunen.
Bertan irakur daiteke Osasun Sailaren txostena bere osotasunean.