Udal bulegoa eta Portuko egoitza Arigune izendatu ditu Abotsanitzek

Euskaraldiarekin bat egitea erabaki zuen alderdiak joan den asteko herri batzarrean, eta aurtengo ekitaldiko berritasunari jarraituz, euskaraz lasai aritzeko guneak izendatu ditu dagoeneko.

Portuko egoitza eta udal bulegoa euskaraz lasaitasunez aritzeko gune gisa izendatu ditu Abotsanitzek. Portuko egoitza eta udal bulegoa euskaraz lasaitasunez aritzeko gune gisa izendatu ditu Abotsanitzek.

Abotsanitzen udal taldeak aurtengo Euskaraldiarekin bat egitea erabaki zuen iragan astean egindako herri batzarrean, eta Portuko egoitza zein udal bulegoa Arigune izendatzea hobetsi zuen. «Abotsanitzek bere eguneroko jardueran euskaraz jarduteko konpromisoa berretsi du modu horretara», azaldu dute alderditik. 

Ahobizi eta Belarriprest rolez gain, Ariguneak dira Euskaraldiak aurten aurkeztutako berritasuna. Alegia, euskaraz lasai hitz egiteko guneak dira Ariguneak, entitateei modu kolektiboan Euskaraldian parte hartzeko eskainitako aukera.

Horrez gain, hondarribiarrei dei egin die Abotsanitzek Belarriprest edo Ahobizi roletan, edota talde dinamizatzailean parte har dezaten. 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.