Juan Thalamas kaleko lanak bukaerara iritsiko dira bihar
Eskailerak eta malda berritu ditu udalak, baita murrua egonkortu ere. Autobus geltokian markesina jarrita, argi puntuak besterik ez direla falta jakinarazi du udalak.
Juan Thalamas eta Dario de Regoyos kaleen arteko lanak amaitzear daudela jakinarazi du Irungo Udalak. Murruaren, eskaileren eta maldaren egoera txarra medio berritze lanak onartu zituen udalak, eta horma egonkortzeaz gain, gainontzekoa egokitu dutela jakinarazi du. Gainera, bertako autobus geltokian markesina bat ere jarri dute ikastetxeren bateko guraso elkarteak hala eskatuta. Orain, argi puntuak besterik ez direla falta ezagutarazi du tokiko gobernuak, eta aurreratu duenez, ziurrenik bihar bertan zabalduko dute.