Bi positibo berri baieztatu dituzte azken 24 orduetan Bidasoan

Osasun Sailak plazaratutako txostenak jasotzen duenez, positibo bana zenbatu dute Hondarribian eta Irunen azken egunean.

Bi kutsatu berri daude Bidasoan, azken datuek diotenez. Bi kutsatu berri daude Bidasoan, azken datuek diotenez.

Koronabirusaren eboluzioaren gaineko datu ofizialen arabera, Bidasoko bi lagun kutsatu ditu COVID-19 gaitzak azken 24 orduetan. Osasun Sailaren txostenak dioenez, positibo bana baieztatu dute Irunen eta Hondarribian. Erdialdeko anbulatorioan atzeman dute azken positiboa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak plazaratutako txostenak atzoko 00:00etatik 23:59era bitarteko datuak jasotzen ditu. Bertan kontsulta dezakete interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.