Irungo hotelen okupazioa %74 izan da uztailean, eta ia %73 Hondarribikoena
Bidasoa Bizirik garapen agentziak uztailean izandako turismoaren gaineko datuak plazaratu ditu. Turismoak behera egin duen arren, jende andana gerturatu da eskualdea ezagutzera.
Hondarribiko hotelen okupazioa %72,9 izan dela ezagutarazi du gaur Bidasoa Bizirik garapen agentziak. Iragan hilean, %15,2 jaitsi zen okupazioa Hondarribian iazko datuekin alderatuta, eta turisten gehiengoa, %80, Espainiar Estatutik iritsi da Hondarribira. Turismo bulegoek 7.640 bisita jaso dituzte, eta bisitariek bi gau igaro dituzte Bidasoaren inguruan batez beste.
Iruneri dagokionez, hotelen okupazioa %74,13 izan da uztailean, iazko garai berean baino %16,8 txikiagoa. Kasu honetan ere, bisitarien gehiengoa Espainiar Estatutik Bidasora iritsitakoa da, kopuru osoaren %60. Irungo turismo bulegoak 1.377 bisita jaso ditu.