Bidasoa Bizirik garapen agentziak uztailean izandako turismoaren gaineko datuak plazaratu ditu. Turismoak behera egin duen arren, jende andana gerturatu da eskualdea ezagutzera.
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzaren udal taldeak errege ohiaren ihesaldiaren gaineko adierazpen instituzionala aurkeztu du datorren udalbatzarrean eztabaidatua izan dadin.
Arrisku egoeran dauden EAEko ornodunen zerrendan egon ez arren, babestu beharreko espeziea dela uste du talde ekologistak, eta neurriak hartzera gonbidatu du Aldundia.
Ama Guadalupekoa gizonen ontziak bosgarren postua bete du Ondarroan, eta emakumeen artean, Orio izan da jaun eta jabe. Hondarribia B sailkapen orokorraren hirugarren lekuan dago.
Kontrolik gabeko zabortegi bat sortu ez dadin luzatu dio eskaera talde ekologistak Irungo tokiko gobernuari.
Osasun Sailaren txostenaren arabera, bederatzi lagun kutsatu ditu Irunen COVID-19 gaitzak azken egunetan, eta beste hiru, Hondarribian.