Hamabi koronabirus kasu berri Bidasoan ostegunetik
Osasun Sailaren txostenaren arabera, bederatzi lagun kutsatu ditu Irunen COVID-19 gaitzak azken egunetan, eta beste hiru, Hondarribian.
Asteburuko etenaldiaren ondotik, gaur eguerdian egin ditu publiko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusari buruzko datuen txosten ofiziala. Horren arabera, bederatzi kutsatu izan dira Irunen ostegunetik, zehatzago: positibo bat ostegunean, beste bat ostiralean, hiru larunbatean, eta lau atzoko egunean. Hondarribian hiru positibo zenbatu dira asteburuan, horiek guztiak, atzo bertan.
Osasun eremuei dagokienez, Irungo Dunboako anbulatorioan bi kasu atzeman dituzte, eta gainontzekoak aldiz, erdialdekoan. Hondarribiko osasun eremuan aipatutako hiru kasuez gain, beste positibo bat identifikatu zuten ostiralean, datuek zehazten dutenez. Bertan kontsulta daiteke Osasun Sailaren txostena bere osotasunean.