Juan Carlos Borboikoaren inguruko adierazpena eztabaidatuko du udalbatzak
Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzaren udal taldeak errege ohiaren ihesaldiaren gaineko adierazpen instituzionala aurkeztu du datorren udalbatzarrean eztabaidatua izan dadin.
Juan Carlos Borboikoaren ihesaldia medio adierazpen instituzionala eztabaidatu eta bozkatuko du Irungo Udalbatzak datorren osoko bilkuran. Elkarrekin Podemos-Ezker Anitzaren udal taldeak aurkeztutako adierazpena da, eta ondoko puntuek osatzen dute:
- Irungo Udalak ezinbestekoa irizten dio Espainiako Gobernuak Juan Carlos Borboikoari Errege zein Maiestate tituluak kentzea.
- Irungo Udalak adostasuna agertzen du Juan Carlos Borboikoa judizialki ikertua izan dadin.
- Irungo Udalak Espainiako errege-etxeak monarkiaren irudia zuritzeko martxan jarritako operazioa arbuiatzen du.
- Irungo Udalak errepublikako baloreak indartzeko konpromisoa hartzen du.
- Irungo Udalak errepublikako baloreak bultzatu aldera, monarkiarekin lotutako aipamen guztiak ezabatzeko konpromisoa hartzen du.
- Irungo Udalak adierazpen honen ebazpena Espainiako Gobernuko presidentetzara, zein Kongresu eta Senatura igortzeko konpromisoa hartzen du.