Bi koronabirus kasu berri Bidasoan, biak Irunen
Ostiraletik atzora arte hamabi dira koronabirusagatik kutsatutakoak Irunen. Hondarribian ez da kasurik atzeman azken egunetan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak plazaratutako azken datu ofizialen arabera, bi lagun gehiago kutsatu ditu COVID-19 gaitzak Bidasoan, biak Irunen. Azken datuekin alderatuz gero, hamabi dira denera Irunen zenbatutako kasu berriak ostiraletik atzora arte. Azken bi kasuak atzo bertan baieztatu zituen Osakidetzak hiriaren erdialdeko anbulatorioan. Hondarribian, bestalde, ez kasu positiborik zenbatu azken egunetan.
Bertan irakur daiteke Osasun Sailak koronabirusaren eboluzioaren datuak biltzen dituen txostena.