Eraikinen Ikuskapen Teknikoen diru-laguntza deialdia zabaldu du udalak

Irailaren 28ra arte egongo da eskaera epea zabalik et gehienez 3.000 euroko diru-laguntza jasoko dute eskatzaileek.

Hobariak bigarren etxebizitzetan. Eraikinen Ikuskapen Teknikoa egiteko diru-laguntzak eska daitezke irailaren 28ra bitartean.

Eraikinen Ikuskapen Teknikoaren (EIT) ondorioz egindako obrak diruz lagunduko ditu Hondarribiko Udalak. Irailaren 28ra arte bitartean egongo da deialdia indarrean, eta gehienez lanen aurrekontuaren %10 babestuko duela jakinarazi du Hondarribiko Udalak. Gehienezko kopurua 3.000 euro izango direla zehaztu du tokiko gobernuak.

Txomin Sagarzazu alkateak adierazi duenez, helburu bikoitza du diru-laguntzak: batetik, EIT diruz laguntzea, eta bestetik, ikerketa burutzeko bultzada ematea. Zehaztu duenez, gainera, diru-laguntzak jabekide elkarteei esleituko zaizkie eta ez norbanakoei. Xehetasun guztiak bertan kontsulta daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.