COVID-19agatik positibo berri bana Irunen eta Hondarribian
Hilaren 10etik launa kasu berri atzeman dituzte Irunen zein Hondarribian, azkenak atzo. Orotara, 53 infektatu izan dira Hondarribian pandemia hasi zenetik, eta 253 Irunen.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak gaur eman ditu koronabirusaren gainean atzora arte bildutako datuak. Hala, atzo, Bidasoan bi kasu berri izan direla jasota dago erakundearen txostenean, bana Irunen eta Hondarribian.
Hilaren 10etik atzora arte launa kasu berri atzeman dituzte bai Irunen zein Hondarribian.
Kasu berri horiekin, pandemia hasi zenetik orotara 253 kutsatu izan dira Irunen, eta 53 Hondarribian.
Jarraian dagoen estekan, Osasun Sailak gaur zabaldu duen txostena jaisteko aukera (PDF artxiboa da): Osasun Sailaren txostena, koronabirusaren garapenaren gainekoa (2020-07-17).